2018(e)ko otsailaren 22(a), osteguna

ERRENTERIA EZAGUTZEN

Unitate didaktiko honen xedea edo helburua gure herria gehiago ezagutzea izan da. Horretarako, gaur egun ezagutzen dugun herria izatera heltzeko Errenteriak izan duen eraldaketa landu dugu. Gainera, azkeneko mendeetan gure herriak zituen lantegiei esker, fama haundia izan zuela ikasi dugu, eta bertan zeuden lantegien inguruan informazioa jaso dugu.

Hasteko, Errenterian industriak garrantzi handia izan zuenez, "Manchester txikia" izenarekin ezagutzen zela ikasi dugu. Hori dela eta, txosten bat bete dugu taldeka zeinetan lantegi hauetan zituzten lan baldintzen, langile kopuruaren edo lantegi hauen eskaintzaren inguruko datuak bildu ditugun.

Ondoren, gure herriaren historian murgildu gara, eta Errenterian sortu ziren lehen kaleak zeintzuk izan ziren eta non zeuden, bertara sartzeko zeuden bost ateak edo herria babesteko sortu zen harresia ezagutu ditugu, besteak beste. Hau da, gure herriak historian zehar izan duen eraldaketa ikusi dugu.

Hau bukatu eta gero, Errenterian garrantzi handiena izan zuten lantegiei buruz informazioa bilatu dugu taldeka, eta Errenteriako historiaren eta lantegiaren inguruan jaso dugun informazioa ugaria zenez, hauen laburpenak egin behar izan ditugu ondoren ikusiko dituzuen triptikoetan jarri ahal izateko.

Azken urratsa, triptikoa egitea izan da. Bertan, Errenteriako historiaren eta XX. mendean gure herrian zeuden 10 lantegi garrantzitsuen informazioa aurki dezakezue. Jarrain ikusiko dituzuen triptikoak gure ikastetxeko sarreran sortu dugun hormairudian aurki ditzazkezue.

Bukatzeko, Errenteriari buruz ikasi dugunaz gain, lan hau egiten asko disfrutatu dugula esan behar dugu.  

Anima zaitezte gure hormairudia ikustera!


"LA ESMALTERIA GUIPUZCUANA" - Irene Mancebo, Brian Garcia eta Hugo Barradas


"JUTE" - Ikian Cayuela, Paula Gallego eta Eneko MaraƱon


"FABRIL LANERA" - Hugo Dominguez, Eki Ye eta Karima Hmimsa


"VICTORIO LUZURIAGA" - Irati Juarros, Kenneth Gonzalez eta Carlos Robles


"TEJIDOS DE LINO" - Izaro Fraile, Hayk Hovhannisya eta Daniil Maruniak


"LA IBERICA, OLIBET" - Xemark Trincado, Kiko Sanz eta Dina Nkaili


"PAISA" - Aimar Blanco, Naroa Callejo eta Dylan Canaviri


"LA PAPELERA VASCO-BELGA" - Eneko Clota, Maddi Brit, Tesoro Uwumwense eta Hugo Narciso


"PEKIN" - Nahia Flores, Carlos Aguilar eta Lander Costa


 "NIESSEN" - Carla Olmos, Xabier Vallejo eta Joana Jose

INAUTERIAK